
Bi hautazko bloke daude modalitate guztietarako:
- "A" HAUTAZKOAK
- "B" HAUTAZKOAK
Bakoitzatik ikasgai bat aukeratu behar da.
Jarraian "B" HAUTAZKOAK ikasgaien azalpenak irakur daitezke.
Oharra: Frantsesa edo Alemana aukeratzen bada, batxilergo osorako izan beharko da.

DBHn Frantsesa 4 urtez landu duten ikasleek maila ona ekartzen dute batxilergora eta haien formakuntza borobiltzeko gogoz, frantsesa hautatzen dute batxilergoko bi mailetan.
Frantsesak, kultur orokorra aberasteaz gain, Frantzian edo Frantziarekin lotutako lanbideak hartzen lagunduko ditu ikasleak, beraien etorkizunaren aukerak zabalduz. Hortarako ikaslea DELF, N.U.H.E.O. edota U.S.E. frogetan trebatzen da.
Europa osoan erabiltzen ari diren C.O. (ahozkoaren ulermena), C.E. (idatziaren ulermena), E.O. (ahozko adierazpena) eta E.E. (adierazpen idatzia) gaitasunen inguruan garatzen da lana. Lan hau kultur edukiekin osatzen da artikulu eta bideo-erreportai garaikidekin baita zinema frantsesaren film ezagun eta interesgarrienekin.
Ikasleek lortu duten frantsesa maila praktikan jartzeko parada paregabea dute Parisera ikasbidaia egiten.

Hizkuntza eta kultura berriak ezagutzeko interesa duten ikasleei zuzendutako arloa da hau. Ikasleek oinarrizko hizkuntza maila sendoa lortu eta alemana hitz egiten den herrialdeetako kultura ezagutzea dira helburu nagusiak. Kultur ezagutza eta kontzientzia lortzen hasteko, hainbat proiektu, film eta komunikazio-egoeraz baliatuko gara, bai eta Alemaniako institutu batekin antolatzen dugun ikasle-trukeaz ere.
Helburuak:
- HEEBren A1.1 maila lortzea lau komunikazio gaitasun nagusietan.
- Oinarrizko gramatika edukiak bereganatu eta hizkuntzaren funtzionamendua eta logika ulertzen hastea.
- Film eta proiektuen bitartez hainbat alderdi kultural lantzeko aukera.
- Oinarri sendoa lortzea zaletasuna sortu eta etorkizunean hizkuntza ikasten jarraitu eta hainbat egitasmotan parte hartu ahal izateko (Erasmus, egonaldiak atzerrian, etab.).
- Alemaniako insituto batekin egiten dugun trukaketan parte hartzera animatu eta Alemanian astebete igarotzea.

Nafarroako Historian eta Geografian interesa duten ikasleei zuzendutako arloa da hau. Ikasleek Aurrehistoriatik gaur egun arte gure lurraldean emandako gertakari nagusiak ezagutuko dituzte, Euskal Herriko kulturan sakonduz eta hausnartuz. Horretarako, hainbat proiektu burutuko dituzte, talde handi eta txikitan, film eta dokumentalak ikusiko dituzte eta irteera desberdinak burutu. Ikasleek Nafarroaren gaur egungo errealitatea perspektiba historikoz ezagutzeko aukera izango dute.
Helburuak:
- Nafarroako Historiako garai eta gertakari nagusiak ezagutzea.
- Nafarroako Geografia osatzen duten elementu geografiko garrantzitsuenak ezagutzea.
- Proiektu edo filmen bitartez Nafarroako eta Euskal Herriko kulturaren ezagutzan sakontzea.
- Etorkizunera begira hiritar kritiko eta arduratsuak sortzea, beraien sorterriaren ezagutza zabal eta osoa izanik.
- Gure lurraldearen historiako toki esanguratsuak ezagutzea, haiek bisitatuz.
