Gurea euskara ardatz duen proiektu eleanitza da. Euskara eta euskal-nafar kultura abiapuntu izanik, munduari, aniztasunari eta eleaniztasunari irekitako ikuspegia gauzatzen dugu.


Euskarazko murgiltzearen arrakasta, ikasle gehienentzat ama hizkuntza ez den arren, gure proiektuaren funtsezko oinarrietako bat da. Euskara eta gaztelania oinarri hartuta, hizkuntza-plangintzak ikastolan ikasten diren beste 3 hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemana) pixkanaka sartzea ahalbidetzen du.

HizPro

‘Komunikatzen ikasi’ oinarrizkoa den konpetentziatik EKI metodologiak hizkuntza guztietan komunak diren oinarrizko gaitasun batzuetatik abiatzen da, eta, horrela, hizkuntzen ikaskuntza integratua garatzen da.

 

EUSKARAZ  BIZI


Euskaraz Bizi proiektua 80ko hamarkadaren hasieran sortu zen, eta gure ikastola izan zen proiektua abian jarri zuen lehenetarikoa. Paz de Zigandan Argitxo pertsonaia ere sortu  zen. Helburu   nagusia  Ikastolan eta  Ikastolatik kanpo  euskararen  erabilera sustatzea da. Horretarako, ikastola osatzen duen komunitate osoak hainbat proiektu eta jardueratan parte hartzen du ikasturtero.


INGELESA

Eleanitz proiektuak, besteak beste "ESU President ́ s Award" saridunak, ingelesaren tratamendua egituratzen du ikastolan. Ikuspegi komunikatibo batetik abiatuta eta kualifikazio handiko profesionalak izanik, ikastolak arrakasta handiko metodologia ezartzen du. EBAU frogan (selektibitatea zena)  urtero gure ikasleek ikastolako ibilbidearen amaieran lortzen duten ingeles maila bikaina metodologia arrakastatsua dugunaren isla dira. 


Maila desberdinetako irakasgaiaz gain, honako hauek dira ingelesaren tratamendua aberasten duten alderdi batzuk:

  • Lankidetza EOIDNA eta Cambridge-rekin
  • Erasmus proiektuak eta elkartrukeak 
  • Eskolaz kanpoko errefortzu-eskolak
  • Ingelesa beste irakasgai batzuetako komunikazio-hizkuntza gisa (Social Sciences adibidez).
  • English week antolatzea Lehen Hezkuntzako 5. Mailan
  • Urtero hizkuntza-azoka antolatzen dugu
  • Hautazko irakasgaia, batxilergoan « English workshop » izenekoa.
     

FRANTSESA ETA ALEMANA


Frantsesaren ikaskuntza DBHko 1. mailan hasten da, eta alemana hautazko irakasgaia da batxilergoan. Bien kasuan, Frantziako eta Alemaniako ikastetxeekin elkartrukeak ditugu.