Instalazioak kooperatibarenak dira. Eraikin nagusi bat, Haur Hezkuntzako eraikina, Batxilergoko eraikina eta kiroldegi eta frontoi bat ditugu. Hori guztia 25.000 m²ko azaleran.

Hausnarketa pedagogiko sakon baten ondoren, 2021ean bi fasetan ekin zaio Haur Hezkuntzako eraikina eta ondoko jolastokia birmoldatzeari, ikastolan hIZAN deitzen den esparru pedagogiko berriaren zerbitzura dauden espazio aberastu eta malguak sortuz.