Gure ikastola familien hezkuntza kooperatiba euskalduna gara, Atarrabian errotua eta Iruñerrira zabalik dagoena. Aldi berean Ikastolen Elkarteko kideak gara, gizarte ekimenez sortutako eta irabazi asmorik gabekoa erakundea gara. Euskara eta euskal kulturaren bultzatzaileak gara, euskara ardatz duen proiektu eleanitza sustatuz. Etengabeko izaera berritzailean murgilduta gaude eta aniztasuna aberasten gaituen balorea dela sinisten dugu.

Gure xede nagusia pertsonak osotasunean bizitzarako heztea da, ikasleak baino pertsonak ikuspegi integral batean hezten ditugu, haren hiru esparru nagusietan: gizabanako gisa, gizarteko kide gisa eta izadiaren partaide den aldetik, etorkizunean autonomoak, sortzaileak, eleanitzak, konpetenteak, lagunkideak, ingurumenarekiko errespetodunak eta gizartearekin konprometituak izan daitezen.

Helburu hau lortzeko, adituen talde trebe bat dugu, egonkorra eta etengabeko prestakuntzan diharduena; baita azken aurrerakuntza teknologiko eta pedagogikoetara egokitutako instalazio eta baliabide multzoa ere. Halaber, kudeaketa eraginkor eta garden baten bitartez pertsonetan ardaztutako erakundea gara, partaidetza sustatzen duena eta komunikazio kanal eraginkorrak gauzatzen dituena.

16

780
Familia

16

145
Langile

16

1187
Ikasle

16

51
Urte