Paz de Ziganda ikastolan, gure proposamena prestakuntza akademikotik haratago doa. Bizitzako erronkei aurre egiteko gai diren pertsonak eta ikasleak prestatu nahi ditugu.
Prestakuntza integral hori lortzeko orientazio lana funtsezkoa da. Ikastolako tutoreek, ondo prestatuak eta gure proiektuarekin konprometituak izanik, talde lanean aritzen dira orientatzaileekin batera gure ikasle bakoitzaren onena lortzeko. Jarraipen pertsonalizatua funtsezko ezaugarria da gure hezkuntza-proiektuan. Lan hori taldean egiten da.
Gure lana erraztu eta gidatzea da, ikaslea bera izan dadin bere ikaskuntzen eta bilakaera pertsonalaren protagonista.
Tutoreen laguntza, aholkularitza psikopedagogikoko talde osoarekin batera, ezinbestekoa da ikasle bakoitzak bere ibilbidean erabaki onenak har ditzan, bai hautazkoak aukeratzeko, bai bere ezaugarri pertsonaletara, kezketara eta interesetara hobeto egokitzen diren ibilbide akademikoak aukeratzeko.
Gainera, DBHn eta Batxilergoan, ikasleek eta familiek orientazio akademiko-profesionala jasotzen dute, unibertsitateetara edo lanbide-heziketako zentroetara bisitak barne, eta, oro har, informazioa jasotzen dute, bai eta dagozkion matrikulazio-prozesuei buruzko informazioa ere.

Ikasleria, bere ikastolako ibilbidean zehar honako zehar-lerroak landuko ditu ere:
- Hezkuntza afektibo sexuala (Lilima taldea)
- Bide hezkuntza (Foruzainak)
- Delitu informatikoen prebentzioa (Udaltzainak)
- Teknologia berrien arriskuak (IKASDIG proiektua, Ikastolen Elkartea)
- Sare sozialen arriskuak (Foruzainak)
- Talde kohesioa (KAERU)
- Drogomenpekotasunaren prebentzioa (Suspertu)
- Ludopatia
- Organo trasplanteak (Atehna)
- Azterketen aurrean antsietatea kontrolatzeko teknikak
- Proiektu solidarioak