Badakigu bizitzan arrakasta izateko adimen emozionalaren garapena irakasgai akademikoak berak baino garrantzitsuagoa dela. Ez ditugu ikasleak bakarrik hezten, pertsonak hezten ditugu. Ongizate psikologikoa eta adimen emozionala funtsezkoak dira pertsonaren garapen integralean.

Ikastolak, zeharka, ikasleek ikastolan egiten duten ibilbidean zehar, hainbat proiektu eta jardueraren bidez aberasten du lehentasunezko eremu hau

  • Haur Hezkuntzan, h-IZANen esparru pedagogikoaren barruan, ikastola KAERU taldeko adimen emozionaleko espezialistekin batera garatzen ari den ISURI proiektua nabarmentzen da.
  • Lehen Hezkuntzan, KIVA proiektua adimen emozionaleko proiektuetatik aukeratutako jarduera ugariz hornitzen da.
  • Bigarren Hezkuntzan KAERUrekin ere lan egiten dugu, ez bakarrik ikasleen prestakuntzan, baita irakasleekin ere.
  • Guraso eskola familien prestakuntza honetara ere bideratzen da, ikastolaren norabide berean lan egin behar baitute.

 

Ikasleria, bere ikastolako ibilbidean zehar honako zehar-lerroak landuko ditu ere:

  • HEZKIDETZA (Equalako espezialisten eskutik)
  • HEZKUNTZA AFEKTIBO SEXUALA (Lilima taldea)
  • BIDE HEZKUNTZA (Foruzainak)
  • DELITU INFORMATIKOEN PREBENTZIOA (Udaltzainak)
  • TEKNOLOGIA BERRIEN ARRISKUAK (IKADIG proiektua, Ikastolen Elkartea)
  • TALDE KOHESIOA (KAERU)
  • DROGOMENPEKOTASUNEN PREBENTZIOA (Suspertu)
  • LUDOPATIA
  • ORGANO TRASPLANTEAK (Atehna)
  • AZTERKETEN AURREAN ANTSIETATEA KONTROLATZEKO TEKNIKAK
  • PROIEKTU SOLIDARIOAK