Lehen Hezkuntzan (LH)  pertsona modura garapen integrala lortzea dugu xedea, era egokituan 6-12 urte bitarteko haurrentzat. 

Aldi horretan, haurrak logika eta arrazoiketa garatzen ditu, ingurunea behatu eta ezagutzen du, eta ulertzeko eta adierazteko tresnak eskuratzen ditu.

Ikastolak, konpetentzien ikuspegitik batetik abiatuta, Integrazioaren Pedagogia delakoaren aldeko apustua egiten du, ikaskuntza oro egoera esanguratsuekin erlazionatuz kokatzen duena; ikasteko metodo aktiboak baliatu eta aldizka ezagutzak integratzeko jarduerak proposatzen dituena. Halaber, ikasleei ikasteko prozesuan dituzten zailtasunak gainditzen lagunduko dien ebaluazio hezigarria ziurtatzen du.

Integrazioaren Pedagogia ikastolan, metodologikoki,  KIMU (LH1-2-3) eta EKI (LH4-5-6.) Ikastolen Elkarteko proiektu propioarekin bitartez garatzen dugu.

Etapa honetan, Paz de Ziganda ikastolan nabarmentzen diren zenbait alderdi honako hauek dira:

  • Aniztasunaren tratamendua: ikastolaren alderdi nabarmenetako bat da, ikasle guztiak aurrera ateratzeko baliabide handiak eskaintzen ditugulako.
  • Bizikidetza-proiektua. KIVA proiektuak ikastolako bizikidetza proiektua indartu du. Eskola-giro osasuntsua funtsezkoa da prestakuntza integralerako eta ikaskuntzek aurrera egin dezaten.
  • Adimen emozionala. Irakasleek psikologia positiboan eta, oro har, eremu emozionalean duten prestakuntza funtsezkoa da bizitzarako hain garrantzitsua den eremu honen garapenerako.
  • Teknologia berrien aldeko apustua. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, ikasleek beren chromebook propioa dute, eta metodologia formatu digitalean dago eskuragarri.
  • Lan kooperatiboa bultzatzea. Proiektuek askotan, taldeka, modalitate desberdinetan, lan egitea ahalbidetzen dute.
  • Pentsamendu konputazionala, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera lantzen dena, programatzen ikastean oinarritzen dira, hau da, kodeak idazten ikastean, urratsez urrats. Kodifikazio horretarako, gaur egun objektu eta blokeetan (Scratch, TXAC planet, code.org eta abar) oinarritutako hizkuntza-programazio aurreratuak daude, Lehen Hezkuntzako curriculuma aberasten dutenak.
  • Xakea, dantzak eta bertsolaritza. Curriculumean jasotako jarduerak dira, eta ikasle guztiek egingo dituzte etapa honetan zehar.
  • Prebentzioko zeharkako proiektuak: sexu-hezkuntza, hezkidetzako tailerrak, ingurumenekoak eta teknologia berrien erabilera egokikoak nabarmentzen dira, besteak beste. Hezkuntza irteerak sarritan egiten ditugu.