Nafarroako lehenengo ikastola, Nuestra Señora de Irantzu (1964), ireki bezain laster itxi zen Gobernuaren agindu baten bitartez. Jarraian, Nuestra señora de Uxue izenarekin Iruñeko Alde Zaharreko Pozoblanco kalean bigarren ikastola eta behin betikoa zabaldu zen, ondoren jaioko ziren ikastolen aintzindaria bilakatu zena.
Paz de Ziganda ikastola 1970ean jaio zen, baliabide gutxi, baina ilusioz beteriko guraso talde txiki baten eskutik. Eredu ezberdin baten aldeko apustua egin zuten: euskalduna, kooperatibista, berrikuntza pedagogikoetan eta hezkidetzan oinarritua. Ezaugarri horiek, besteak beste, oraindik ere gaur egun ikastolako Hezkuntza Proiektuaren ardatz nagusiak dira.
HISTORIAKO MUGARRI NAGUSIAK
-
1954
Maria Paz- Ziganda Ferrer (1890-1966) izan zen Euskaltzaindiako kide izatera iritsi zen lehen emakumea.
-
1965
Iruñerriko ikastolen aurrekaria den Nuestra Señora de Uxue ikastola sortzen da.
-
1970
Paz de Ziganda ikastola sortzen da.
Paz de Ziganda Hezkuntza ministeritzak Nafarroan errekonozitzen duen lehenengo ikastola da.
-
1974
Egoitza ezberdinetan egon eta gero, azkenik, ikastola Atarrabiako Dominikotarren komentuan kokatu zen, alokairuan (1974-1995).
-
1980/85
Euskaraz bizi proiektua martxan jartzen da.
-
1981
“Euskararen adiskideak” elkarteak titulartasuna ikastolako familiei eman zien.
-
1991
Eleanitz proiektuaren aldeko apostua egin zen ingelesaren trataeran iraultzailea den proiektua ezarriz.
-
1991
Euskaraz bizi lemapean Nafarroa Oineza ospatzen da
-
1995
Ikastola berriaren eraikuntza nagusia inauguratu zen.
-
1998
Haur Hezkuntzako eraikuntza eta kiroldegiaren inaugurazioa egin zen.
-
2000
Nafarroako ikastolen lehenengo Hizkuntz Proiektua ikastolan sortzen da.
-
2007
Energia berriztagarrien alde ikastolako teilatuan eguzki plakak kokatzen dira.
-
2010
Munduz mundu lemapean Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
-
2011
Batxilergoko eraikinaren inaugurazioa etapa honen ezarpena egin zen.
-
2013
Integrazioaren pedagogiaren aldeko apostu metodologikoa.
-
2016
Jazarpenaren kontrako KIVA proiektuaren ezarpenaren hasiera.
-
2017
Lehen Erasmus proiektua garatu zen.
-
2018/20
hIzan proiektuaren hasiera Haur Hezkuntzan.