NAZIOARTEKOTASUNA
Gure hizkuntza eta kulturatik mundura zabalik kokatzen garen ikastola gara. Nazioartekotasuna eta eredu eleanitza gauzatzea dugu helburu. Zalantzarik gabe beste herrialde, hizkuntza eta kulturen ezagutza ikasleen formakuntzako aberasgarria izaten da beti.
Eremu honetan hainbat proiektu jorratzen ditugu ikasturtero.
ERASMUS PROIEKTUAK
- Ikastolak 2017an bere lehenengo proiektua burutu zuen: «AUGMENTED REALITY AND VIRTUAL REALITY IN EDUCATION». Lantaldean, ikastolarekin batera, Atenas-eko (Grezia) Nea Genia Ziridis, Limassol-eko IMS eskola (Txipre) eta Perugiako Istituto Comprensivo Panicale Tavernelle (Italia) egon ziren.
- 2018-19 ikasturtean MUSSIC AND SOCIAL INCLUSION Perugian kokatzen den Foligno herriko Belfiore Istituto Comprensivo eskolarekin batera (Italia).
- 2021-22 ikasturtean OUR PLANET FIRST proiektua garatu dugu, jasangarritasunaren eremuan, Troisdorf-eko Heinrich Böll Gymnasium eskola (Alemania), eta Wormhout-eko Collège du Houtland izeneko eskola frantsesarekin.
ELKARTRUKEAK
- ALEMANIA
2018/2019 ikasturteaz geroztik, Batxilergoan Alemaniera aukeratzen duten ikasleek ikasturtero Bartrup-eko Städtisches Gymnasium elkartruke batean parte hartu dezakete.
Ekimen honen bidez, gure ikasleek aukera dute bertako familiekin bizi eta haien ohitura eta eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izaten dute, bai eta Alemaniako institutu bateko klaseak nolakoak diren ikustekoa ere. Horrez gain, beste hainbat ekintza eta irteera antolatzen dira ingurua, hiria eta ohiturak ezagutzeko.
Hona hemen beraien webgunean gure aipamena: ikastola