Paz de Ziganda ikastolako proiektu pedagogikoa 2 urteko gelan hasten da. Adin honekin ikastolan hasi eta ikasleak hezkuntza ibilbide osoa egiteko aukera du labide hezkuntza edo unibertsitatera iritsi arte (2-18 urte bitartea).
Gela honetako antolamendu eta funtzionamendua Haur Hezkuntzako bigarren zikloarekin lerrokatua dago. Hau dela eta, haurra bi urteko gelara ekartzeak bere moldaera prozesuan abantail nabarmen bat suposatzen du.
Halaber, espazioen antolamenduan egindako eraldaketak 2 urteko gelan eragina izan du, barne eta kanpo espazioak adin honetara ere egokitu ditugularik.
Adin tarte honetan ikastolak ezaugarri hauek ditu:
Konfidantza giroan hezi. Eremu hurbila, familiarra, haurrak lotura afektiboak eraikitzeko konfidantza sortzen duena. Hazi, esperimentatu eta bizipen aberatsak izateko aukerak.
Jarraipen hurbila, etxeko giroan. Gure kooperatiban ikaslearen jarraipen hurbilak garrantzi handia du. Irakasleriak etengabe gurasoekin hartu-eman estua izaten du.
Ondo prestaturiko profesionalak. Prestakuntza handiko profesional egonkorrak, etengabeko formakuntzan dihardutenak.
Espazioak pedagogoaren zerbitzura. Espazio banaketaren ezaugarriak:
- Bi irakasle taldeko
- Atsedena hartzeko espazioak.
- Garbitasuna eta higienea. Komun orokorrak eta gelan bertan .
- Psikomotrizitate gela
- Bazkaria, gelan bertan
- Jolas espazio berrituak
Murgiltze eredua. Hasieratik euskaraz egiten da ikastolan baina hain txikiak diren haurrekin komunikazioa lehenesten da. Pixkanaka-pixkanaka ikasleak murgilketa prozesua gauzatzen dihoa Haur Hezkuntzako etapa osoan zehar.
Ikas erritmoak. Haur bakoitzak izaera eta erritmo propioak ditu. Ikastolan banan banako jarraipena egiten da bakoitzaren ezaugarriak errespetatuz.
Kontziliazio familiarra. Lana-ikastola oreka errazteko helburuarekin familiei ordutegi tarte ezberdinak eskaintzen dizkiegu:
- Sarrera malgua, 9:00etatik 9:30etara
- Irteera aukerak: bazkaldu baino lehen, bazkaldu eta gero eta 16:30ean
Zerbitzuak. Bazkaria ikastolan bertan egiten da eta haurrek beraien gelan bazkaltzen dute. Menuak nutrizioan adituak diren profesionalak egiten dituzte. Loaldia gelan bertan egiten da ere.