Haur Hezkuntzako etapak haurren garapen prozesuan berebiziko garrantzia du. Garai honetan izandako esperientziak etorkizunera begira erabakiorrak izango dira. 

Gure ikastolan haurra ikas-irakaskuntza prozesuaren erdigunean kokatzen dugu. Ikastola, familiekin batera, etapa hau esperientzia aberatsez beterikoa izan dadin lanean dihardu, eta etengabe aprendizaiak ikuspegi integral batetik sustatzen dira. Norberaren autonomia, gizarteratze prozesua, lenguaiaren garapena, eremu kognitibo eta emozionalak, eta psikomotrizitatea gure hezkuntza proiektuaren baitan jorratzen ditugun esparru nagusiak dira. Abiapuntua haurra ikastolara pozik etortzea eta ikasten disfrutatzea da.

Gure ikastolan murgiltze eredua funtsezkoa da euskara izango baita, gure proiektu eleanitzaren baitan, hainbat ikaskuntzetarako ardatza eta ezinbesteko tresna.

Gurea euskara ardatz duen proiektu eleanitza da. Hau dela eta, inglesaren trataerak espazio berezia du ikastolan. 4 urtekin hasten dira ikasleak inglesa ikasten, ikuspegi komunikatibo batetik eta maila altuko irakasleen eskutik.

Haurraren garapen integralarako ikastolan garatzen dugun marko pedagogikoari  hIZAN deitzen diogu. Ikuspegi pedagogiko eraldatzaile honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Singularitatea: haur bakoitza bakarra eta errepikaezina da.
  • Haurrak berezko gaitasunak ditu.
  • Haurra garapenaren protagonista da.
  • Ekintza autonomoa bultzatzen dugu.
  • Esperimentatzeko grinatik abiatzen gara.
  • Testu inguru aberatsa eta ziurra eskaintzen dugu.
  • Norberaren erritmoa errespetatzen dugu.

Guztion artean osatzen dugun sistemak haurra bere osotasunean laguntzea du helburu. Horretarako, esparru emozionala funtsezkoa da, eta haurra behatzeko eta entzuteko dugun moduaz jabetu behar dugu.

Hau dela eta, Haur Hezkuntzan prestatu, landu eta martxan jarri dugu adimen emozionala lantzeko proiektua propioa, ISURI.

 

Psikomotrizitatea

Psikomotrizitateko espezialistak ditugu, 3 urteko haurren talde txikiekin lan egiten dutenak, eta gainerako adinetan tutorea da psikomotrizitate-saioen arduraduna.

Sormena, ezinbesteko tresna

Ikasleen sormenaren garapena bultzatzen dugu etapa guztietan, baina Haur Hezkuntzan garrantzi handiagoa hartzen du, haurrak beste adierazpide batzuk behar baititu bere sentimenduak, pentsamenduak eta interesak komunikatzeko. Espresiorako gune bat daukagu: tailerra. Horrek aukera ematen digu ohiko ikasgela batean proposatzea ezinezkoa litzatekeen proposamenak egiteko.

Prebentzioa

Ikasleen ikaskuntza-erritmoak errespetatuz, funtsezkotzat jotzen dugu lehenbailehen landu beharreko garapen egokirako premiak garaiz antzematea. Horretarako, tutoreaz gain, ondo koordinatutako talde bat dugu, orientatzaile batek, logopeda batek eta laguntza-gelako irakasleek osatua.

 

HAUR HEZKUNTZAKO ESKAINTZA 2023 TXOSTENA