Bardeetako Bizikleta Martxa 2024

Fecha2024 | 05 | 11
Bardeetako Bizikleta Martxa

Beste urte batez, DBHko 3. mailako ikasleekin Bardeako Bizikleta Martxan parte hartu dugu. Aurten Euskal Herriko 9 ikastolek hartu dute parte eta 340 gazte elkartu dira.

Ikasturte honetan parte hartu dugun ikastolok honako hauek izan dira: Argia Ikastola, Lizarra Ikastola, Labiaga Ikastola, Andra Mari Ikastola, Iñigo Aritza Ikastola, Paz de Ziganda Ikastola, Udarregi Ikastola, Assa Ikastola eta San Bizente Ikastola.

Bi egun hauetan arlo ezberdinetan ikastola bakoitzaren programazioaren esparru pedagogikoa landu zen: txirrindularitza, orientazioa, aisialdi ohitura osasungarriak, historia eta, gainera, elkar ezagutzeko eta euskarazko hainbat jardueraz gozatzeko aukera izan zuten.

Ekimena, parte hartu zuten ikastoletako irakasle eta hezitzaileez gain, Argia Ikastolako familien inplikazioari eta Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldearen lankidetzari esker gauzatu zen.
 

Zalantzarik gabe, beste urte batez, esperientzia zoragarria izan da!


Eskerrik asko Argia ikastolako familia osoari bere inplikazioa eta eskuzabaltasunagatik.