Batxilergoko 1. mailako ikasleak Alemanian

Fecha2023 | 02 | 17
Alemaniako elkartrukea

Gym-Barntrup

Otsailak 10-17 

Alemanian izan da batxilergoko lehenengo mailako ikasle talde bat joan den ostiraletik, hilak 10, gaur arte. Ikasle-truke batean parte hartu dute Barntrup hiriko (Ipar Renania-Westfalia) Städtiches Gymnasiumeko ikasleekin. Bertako familiekin bizi eta haien ohitura eta eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izan dute, bai eta Alemaniako institutu bateko klaseak nolakoak diren ikustekoa ere. Horrez gain, beste hainbat ekintza eta irteera antolatu dituzte familiekin asteburua igaro ostean: astelehenean, Barntrup herriko tourra eta alkatearen ongietorria udaletxean; asteartean, kirol-ekintzak eta dantzak; asteazkenean, Paderbornera irteera, hiriko alkateren harrera barne; eta, ostegunean, sukaldari-lanak goizean eta merienda familikein arratsaldean.

Oro har, mila emozioz eta bizipen berriz beteriko astea izan da eta ikasleak oso esker oneko daude horren ongi zaindu dituztelako. Orain guri dagokigu datorren hilaren 17an etorriko diren lagun berri hauen egonaldia prestatzea, guk bezain ongi pasatu dezaten hemen ere.

Eskerrik asko berriz ere eta laster arte! Vielen lieben Dank und bis bald!