Ezkaba Ihesaldia

Fecha2025 | 05 | 13
Ezkaba Ihesia

 DBHko 4. mailako ikasleek gaur, Memoriaren Nafarroako Institutuaren programaren barruan, Ezkabako ihesaren ibilbidearen lehen etapa egin dute. 

GR-225 Ibilbide Handiko bideak 1938ko maiatzaren 22an San Kristobal Gotorlekutik ihes egindako presoek jarraitu zuten ibilbidea oroitarazten du eta Urepeletik muga zeharkatzea lortu zuen Jovino Fernándezek jarraitutako bidea berregiten du. 2017an, Nafarroako Gobernuak lau etaparen inguruan antolatzen den bide hori seinaleztatu eta balizatu zuen: San Kristobalgo gotorlekua-Olabe, Olabe-Saigots, Saigots-Sorogain eta Sorogain-Urepel. Horietan zehar, hainbat memoria-gune bisita daitezke, hala nola Olabeko hobia.

Gaur egindako bilbidean zehar, gertaeren azalpenak jaso dituzte, eta, amaieran, Olabeko hobian aurkitutako biktimetako baten senideek harrera egin diete. Bertan omenaldia egin zaie eta gure ikasle batek Aurreskua dantzatu die. Datorren asteartean azken etapa egingo dute, Sorogain-Urepel.