Gure haurrak ere badira

Fecha2025 | 10 | 02
Gure haurrak ere badira

Ikasturte honetan ere "Gure haurrak ere badira" haur palestinarren aldeko hainbat ekintza antolatu ditu. Horietako bat ikastetxeetan mobilizazioak egitea da, OSTEGUNERO, langileen, ikasleen eta familien parte-hartzearekin.
Ikastolan bi aste daramatzagu kontzentrazioak egiten. Ostegunero, 8:45ean patioan eta 12:10ean batxilergoko atean.
Ekimen honek hezkuntza-komunitate osoa mobilizatu nahi du.
Parte hartzera animatzen zaituztegu. Gure haurrak ere badirelako!

@gurehaurrakerebadira
🖤🤍💚❤️