
Haurtzaindegia
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako zerbitzua da.
Egunero goizean eta eguerdian eskaintzen dugu ordutegi hauetan:
Adinaren arabera espazio eta begirale desberdinekin egongo dira.
Ekintza ezberdinak egiten dira, margotu, puzzleak, eskulanak,… besteak beste. Zerbitzu honekin, lana eta familia bateragarria egiten lagundu nahi da.
Ordutegiak:
- 7:45etatik 9:00etara Haur Hezkuntzakoentzat, Haur Hezkuntzako jantokian.
- 7:45etatik 9:00etara Lehen Hezkuntzakoentzat, eraikuntza nagusiko liburutegian edo geletan.
Ikastolako gurasoentzat antolatutako bileretan (LH3. maila arte) eta hainbat ekintzetan haurtzaindegi zerbitzua dohain izango da.