XVII. Bardeetako Txirrindula Martxa

Fecha2023 | 05 | 18
DBH 3. Bardeetan EHI

Euskal Herriko Ikastolak (Ikastolen Elkartea-EHI) / Zirimola egitasmoa

BTOM XVII. edizioa – Bardeetako Txirrindula Orientazio Martxa

Maiatzaren 8 eta 9an Tutera, Argia Ikastola eta Bardeetan zehar 2 egunetako Bardeetako Txirrindula Orientazio Martxaren XVII. edizioa, Argia Ikastola, EHI-ko Zirimola taldea eta beste 9 Ikastolen artean antolatu eta bideratu zen.

Hego Euskal Herriko 10 Ikastolen DBH-ko 3. eta 4. mailako 370 ikaslek parte hartu zuten (Fontellaseko Argia, Lizarra, Berako Labiaga, Atarrabiako Paz Ziganda, Etxarri Aranatzeko Andra Mari, Altsasuko Iñigo Aritza, Getxoko San Nikolas, La Pueblako Assa, Oiongo San Bizente eta Tolosako Laskorain Ikastolak).

Egitasmoa, parte hartu duten Ikastoletako irakasle, Argia Ikastolako irakasle eta guraso zein EHI-ko Zirimola taldearen arteko lankidetzaren emaitza izan da.

Arloen arteko loturetaz baliatuz, egitasmo honen eduki pedagogikoa Ikastola bakoitzaren programazioan txertatu da jakintza-alor anitzeko izaera bermatuz. Gorputz Heziketa arloaz gain, beste arloetan eduki diferenteak landu dira:

  • Gorputz Heziketan: Txirrindularen erabileraren inguruko edukiak, orientazioa, aisialdi ohitura osasuntsuak kudeatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Euskera: Euskalkien lanketa.
  • Historia: Transhumantzia.

Bi egun hauetan, kirolaz gain, elkar ezagutzeko eta hainbat jardueraz gozatzeko aukera izan dute.

Zalantzarik gabe, beste urte batez, esperientzia gozagarria izan da!

Eskerrik asko Argia ikastolako familia osoari bere inplikazioa eta eskuzabaltasunagatik.