AGATE DEUNA

Fecha2023 | 02 | 03
Agate Deuna

Datorren larunbatean, otsailak 4, ikastolako ikasle eta gurasoek Agate Deuna bezpera ospatuko dugu Burlatako kaleetan zehar. Abesbatzako ikasleek gidatuko dute jarduera baina ikasle guztiak, eta beraien familiak, parte hartzera biziki animatu nahi zaituztegu. Ikasle joaldunak ere izango ditugu.

EGITARAUA:

11:30: Ikastolako jantokian elkartuko gara txistorra pintxo bat hartzeko eta kantuak entsaiatzeko.

12:00: Ikastolatik atera eta Burlatako kaleetatik ibilbidea hasiko da:

1.  Ikastolatik atera 2.  Burlatako Osasun Etxea 3.  Askas (Eugenio Torres Enp.) 4.  Elizako enparantza. 5.  Burlatako Udala 6.  Ikastolara itzuli

 

SAIATU BAKOITZAK BERE MAKILAKIN ETORTZEN, BATEZ ERE TXIKIENDAKO

BASERRITAR JANTZITA ETORTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU

Ohitura zahar bat denez, bizirik mantentzea gure eskutan dago. Horregatik parte hartzera animatzen zaituztegu.