EUSKAL ASTEA

Fecha2023 | 04 | 03
EUSKAL ASTEA

Apirilaren 3, 4an eta 5ean Euskal Astea antolatu dugu gure ikastolan. Hiru egun horietan zehar hiru etapetan euskararen erabilerarekin lotutako jarduerak egingo dira.

Ekimenarekin bat egitea proposatzen dizuegu, etxetik erabiltzeari bultzada emateko.

IKASTOLAN: egun hauetan zehar, jaia euskararekin lotzeko, guztiok koadrodun zapia (baserritar jantziarena) eramango dugu. 

PATIOAN: eskola ordutegitik kanpo, Euskaraz Bizi Familia Taldeak familientzako hainbat ekintza prestatu ditu. Jarduera hauetan, koadrodun zapia lepoan eta euskara ahoan eramateko deia ere egiten da:
 

  • Astelehenetik asteazkenera, 8:40tik 9:00etara: txistulariak ikastolako sarreran. Guztiok gaude gonbidatuta: langileak + gurasoak + ikasleak.
  • Astelehena 3, 16:45etik 17:45etara: "Egunean behin" lehiaketaren sari banaketa eta ondoren, familia jolasak patioan.
  • Asteazkena 5, 15:30etatik 16:30etara: euskal dantza herrikoiak jolastokian, Naiara Ayesa eta dantzariekin batera.


ZAPIA LEPOAN ETA EUSKARA AHOAN!