Euskararen Eguna

Fecha2022 | 12 | 03
Euskararen eguna

YOUTUBE

Abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatuko da. Hau dela eta, zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere, egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen. Ikastolan abenduaren 2an ospatuko dugu. Honekin batera, ostiralean izango dugun barruko programa bidaltzen dizuegu.

Ikastolan, dakizuenez, euskararen erabilera sustatzeko, urte osoan zehar, Euskaraz Biziko plangintza eramaten dugu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso eta langile ez irakasleak. 

Besteak beste, egun berezi hau hurbil dugunez honelako ekintzak egingo ditugu ikastolan:

  • HHko geletan EUSKARAMETROA mezu izkutuaren kanpainari ekin zaio.
  • LHko geletan AHOBIZIMETROAren kanpainari hasiera eman zaio. 
  • DBHn, ikasleen EUSKARAZ BIZI taldea martxan jarri da eta urte osoan zehar hainbat ekintza antolatzen arituko dira.

 Zuek, gurasook, euskara sustatzeko zer egin dezakezue? Jarraian datozen proposamenetatik ziur, bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera animatu nahi zaituztegu. Hona hemen hainbat proposamen:

  • Euskaraldian parte hartu.
  • Herriko edo auzoko elkarte euskaldunetan parte hartu, Atarrabian adibidez, Karrikaluze.
  • ERA webguneari begirada bat eman.
  • Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean positiboki baloratu.
  • Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
  • Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez, edo ipuin, musika edo bideoak oparituz. Aukera aparta duzue abenduaren 7tik 11ra Durangoko Azokara joateko.
  • Etxean ditugun irratia, telebista eta ordenagailuan, ahal denean euskarazko programazioa, joko edo programak aukeratu.
  • Euskaraz ez badakizue, animatu eta euskaraz zerbait ikasi, edo-ta dakizuen apurra erabili (etorri hona! Lo-lo egitera..).
  • www.ikaselkar.com web-orrian begirada bat eman, gabonetako opariak egin nahi badituzue katalogo zabala baitute, beti ere euskal joko eta materialarekin. 
  • Zuei bururatzen zaizuena.