Euskararen Eguna

Fecha2021 | 12 | 02
Argitxo

 

Abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatuko da. Hau dela eta , zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere, egun honen inguruan zuen  ekarpentxoa egin dezazuen.

Ikastolan, dakizuenez, euskararen erabilera sustatzeko Euskaraz Biziko plangintza  eramaten dugu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, gurasoak, langile ez irakasleak. Besteak beste, egun berezi hau hurbil dugunez  honelako ekintzak egingo ditugu ikastolan  .

HHko geletan BOTILAMETROA mezu izkutuaren kanpainari ekin zaio eta LHko geletan EUSKARAMETROAren kanpainari hasiera eman  zaio.  LHko ikasleek 2 saio eskainiko dizkiote euskaren inguruko hausnarketatxo bat egiteari eta  honetarako etxeetara  galdera batzuk eramango dituzte zuen laguntzarekin erantzun beharko dituztenak.

DBHn aldiz, biografia linguistikoa lantzen hasi dira  eta abenduaren 2an DBHko ikasle guztiek beraien  ikaskideekin  euskararekin lotutako bizipen, esperientzia eta sentimenduak  partekatuko dituzte  autobiografiaren bitartez. Jarduera hau  egiteko   zuei galdera batzuk egin beharko dizkizuete, hala nola,  euskarazko eredua aukeratua izanaren arrazoia.

Egun honetarako proposatutako galdetegi hori erantzuteaz gain , zuek, gurasook, euskara sustatzeko zer egin dezakezue?

Jarraian datozen proposamenetatik ziur, bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera animatu nahi zaituztegu. Hona hemen hainbat proposamen:

  • Helduok heldu proposamenean parte hartu: Haurren aurrean helduok heldu
  • Herriko edo auzoko elkarte euskaldunetan parte hartu https://karrikaluze.eus/
  • ERA webguneari begirada bat eman
  • Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean positiboki baloratu.
  • Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
  • Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez, edo ipuin, musika edo bideo-zintak oparituz. 
  • Etxean ditugun irratia, telebista eta ordenagailuan, ahal denean euskarazko programazioa, joko edo programak aukeratu.·Euskaraz ez badakizue, animatu eta euskaraz zerbait ikasi, edo-ta dakizuen apurra erabili ( etorri hona! Lo-lo egitera..).
  • www.ikaselkar.com web-orrian begirada bat eman, gabonetako opariak egin nahi badituzue katalogo zabala baitute, beti ere euskal joko eta materialarekin. 
  • Zuei bururatzen zaizuena.....