IKASLE OHIEN TOPAKETA

Fecha2023 | 03 | 03
IKASLE OHIEN BAZKARIA

Kaixo lagun:

Paz de Ziganda ikastolak bere ibilbidea hasi zuenetik milaka ikasle igaro dira ikastolatik, eta orain garena ikastola osatu zuten familia kooperatibista guztietan oinarritzen da.

Horregatik, ikasle ohiek eta kooperatibista ohiek osatutako batzorde bat eratu dugu, harremanak mantentzeko eta jarduera batzuk antolatzeko helburuarekin.

Lehenengo jarduera apirilaren 22an izango da, ikastolan bertan, ikasle ohientzako bazkari baten bitartez.

Izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Izena eman duzuenok aurrerago informazio zehatza jasoko duzue.

Oraingoan etortzerik ez baduzu ere, ikasle ohien datu-basea ahalik eta eguneratuen izan dezagun galdetegia betetzera animatzen zaitugu, etorkizunean egingo diren jardueren berri eman ahal izateko.

Eskertuko genizueke mezu hau zuen ikastolako lagunen artean zabaltzea, topaketari ahalik eta zabalkunderik handiena emateko.

Guretzat oso garrantzitsuak izaten jarraitzen duzue. Animatu eta parte hartu!

Besarkada bat eta laster arte.