Batxilergoko xedea ikasleek osoko prestakuntza eta adimen nahiz giza heldutasuna bereganatzea da, geroan unibertsitate, goi-mailako lanbide hezkuntza edo lan-mundura sartzeko gauza izan daitezen, hala nola eguneroko bizitzarako prestakuntza aktiboa izan dezaten.

Batxilergoan hezkuntza integrala garatzen jarraitzen dugu ikasleari arlo akademikoa eta pertsonala lantzeko aukera eskeiniz.

Horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu orientazioa, bi norabidetan garatzen dugularik.

Batetik tutoretza orduak antolatzen ditugu ikaskuntzan zein eremu pertsonalean suerta daitezkeen gorabeherei irtenbidea ematen ahalegintzeko. Eta bestetik, orientabidea bera, hezkuntzakoa, bokazioaren ingurukoa, pertsonala edo familiarra landuz.

Ikasleek gero eta autonomia handiago garatzea da Paz de Ziganda Ikastolaren asmoa. Horretarako ikaslea subjektu aktiboa bihurtzen dugu, ikaslea bera izanik bere ikaskuntzaren protagonista. Irakaslea laguntzailea da eta ikasleari ikaskuntza antolatzen, errazten eta gidatzen laguntzen dio.

 

BATXILERGOKO ESKAINTZA 2023-24

 

Batxilergoa honela egituratzen da ikastolan:

 

BATX 1. HAUTAZKO IKASGAIAK:

 

 

 

BATX 2. HAUTAZKO IKASGAIAK: