2022-2023 ikasturterako aurreinskripzioa prozesua
DBH eta BATXILERGOA
Aurrematrikula egiteko epea: apirilaren 7tik 13ra
Informazioa atal honetan ikus dezakezue.
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
Martxoaren 7tik 11ra, astelehenetik ostiralera.
Nola egin inskripzioak?
ESKAERA TELEMATIKOA:
Educaren Ataria, honako hauen bidez:
- EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
- Identifikazio-sistema ofizialetako edozein, hala nola CLAVE, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
- Kontsultatu hemen jarraibideak.
ESKAERA PRESENTZIALA:
Era berean, hautatutako aukeretan adierazitako edozein ikastetxetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eskatzaileek baliozkotzeko arazoak izanez gero, ikastetxeak haren izenean izapidea egin dezan, dagokion baimena eta guzti.
Ikastolak familiei eskaera idazkaritzan egiteko aukera eskeintzen die (8:15etatik 17:30ak arte).
Familiek hitzordurik gabe hurbiltzeko aukera duten arren, aldez aurretik hitzordua eskatzea lehenesten da, ikastolara deituz (948136614).
Garrantzitsua:
Eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da.
Inprimakiak:
Aurrematrikula telematikoki egiten dutenek ikastolako eskaera orria ere erantsi beharko dute, gainerako dokumentazioarekin batera.