MATRIKULAZIO PROZESUA 2 URTEKO GELAN

Ikastolan seme-alaba nagusiak dituzten familientzako epea amaitu ondoren, 2 urteko gelaren matrikulazio-prozesua martxoaren 6an hasiko da.

Ohiko epea martxoaren 6tik 10era izango da, eta plaza guztiak betetzen ez badira, matrikulatzeko aukera irekita egongo da plaza hutsak dauden bitartean.
Familia sartu berriek kontuan izan behar dute plaza-esleipena iritsiera-ordenaren arabera egiten dela.

Eskabide guztiak jaso ondoren, martxoaren erdialdean onartutakoen zerrenda argitaratuko da.

EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

 

INFORMAZIO BILERA

Plaza lortu duten familiak bilera batera deituko dira ekainean. Bilera horretan antolaketari buruzko hainbat alderdi jorratuko dira (tutoreen aurkezpena, egokitzapen-aldia, materialak, ordutegi-malgutasuna, eskola-egutegia…).

 

GURE PROIEKTUA EZAGUTZEKO:

 

Bitartean atal honetan informazio orokorra irakur dezakezue.

Instalazioen bisita birtuala ere egin dezakezue.