Kultura eta kirol jardueren helburu nagusia euskararen erabilera ikasgelatik haratago sustatzea da, ingurune ez-akademiko batean, ingurune ludiko eta sozial batean.

Helburu orokorrak:
 

  • Kiroltasuna, norberarenganako eta besteenganako errespetua, konpromisoa eta adiskidetasun osasuntsuko giroa

  • Jardueraren prozesu osoan zehar euskaraz komunikatzea.

  • Ikaslearen hezkuntza integrala

  • Jarrerak trebetasunen gainetik baloratuko dira

  • Gure ikuspegia prestakuntzakoa eta ludikoa izango da

  • Kirol-lehiaketetan, derrigorrezkoa izango da Ikastolako kirol-jantzi ofizialak janztea

YOGA

Dirigido a
HH 3.
Responsable
Itxaro Matxain

Yogaren helburu nagusia, ondo pasatzea da. Haurrek yoga ezagutu eta ekimen arrunt moduan har dezaten beren egunerokotasunean. 

Txikiek mugimendua gogoko dute eta animaliekin lotutako yogako posturak (jarrerak) lantzen ditugu batik bat, ipuin nahiz ariketa ezberdinen bidez, irudimena landuz.

YOGA

SURFSKATE

Dirigido a
LH eta DBH
Responsable
Txaro

SURFSKATE-a, bi kirolen konbinazioa da, surf-a eta skate-a. Jarduera honek koordinazioa eta oreka hobetzen laguntzen du. Olatu bat surfeatzearen sentsazioa lortzen da, bertan surfean egiten diren mugimendu berdinak egiten dira baina lur sendoa eta abiadura baxuetan. Hau patin berezi batzuei esker lortzen da. Monopatinak eta gorputza babesteko materiala antolatzaielak eskeintzen dute.

SURFSKATE

Saskibaloia

Dirigido a
LH, DBH, BATX
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Saskibaloiak abiadura, arintasuna eta koordinazioa eskatzen ditu. Muskuluak indartzen laguntzen du.

Talde-lanari, ahaleginari eta adiskidetasunari garrantzia ematen laguntzen du.

Txikienentzat izan ezik 1,5 orduko saioetan entrenatzen da.

Partida gehienak asteburuan jokatzen dira. 2014-15ean jaiotakoen taldea ez dU lehiatzen. Barruan eta astean zehar antolatuko diren partidak jokatuko dituzte.

 

 

Saskibaloia

Pilota

Dirigido a
LH eta DBH
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Haurrei zuzendutako pilota jarduera eguerdian egiten da.

Arratsaldean, kirol klubek edo Federazioak antolatzen dituzten txapelketetan parte hartuko duten taldeak entrenatzen dira.

Oreka, koordinazioa eta indarra hobetzen laguntzen duen kirola da.

Distantziak kalkulatzen ikasten da, gure indarra eta pilota jaurtitzeko abiadura neurtzen.

Frontoian garrantzitsua da pilota itzultzeko non jarri jakitea

Pilota

Pala

Dirigido a
DBH
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

LH 5-6 eta DBHko ikasleei zuzendua.

Pala-jokoaren bidez, koordinazioa, indarra, erresistentzia edo arintasuna garatzen dira.

Ez da kanpoko txapelketetan parte hartzen.

Parte-hartzaile bakoitzak, jolasteko, pala eta betaurrekoak jarri beharko ditu.

Pala

Multikirolak

Dirigido a
HH 3. - LH 1.-2.
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Multikirolaren bidez, ikasleek kirol desberdinak ezagutzea eta espezializazio goiztiarra saihestea lortu nahi da.

Jolasaren bidez gaitasun fisiko orokorrak hobetzen dira.

 

Multikirolak

Fútbol

Dirigido a
HH 2-3, LH, DBH
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Futbola ohitura osasungarrietan eta gizarte-balioetan, bizikidetzan eta talde-lanean heztera bideratuta dago,  teknika, fisikoa eta taktika landuz.

Kategorien arabera, ikastolan edo Peritos futbol zelaian entrenatzen edo jokatzen da.

Ikasturtean zehar hainbat txapelketatan parte hartzen da, kategoriaren edo adinaren arabera.

 

Futbola

Judo

Dirigido a
HH - LH
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Judoaren bidez koordinazioa, gorputzaren ezagutza eta indarra lantzen dira.

Kontaktu fisikoari eta erorketei beldurra galtzen zaie.

Hainbat balio sustatzen dira, hala nola diziplina, sakrifizioa, autokontrola, errespetua...

 

Judo

Irristaketa

Dirigido a
HH - LH
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Irristaketaren bidez erresistentzia, indarra eta batez ere oreka lantzen dira.

Erreakzio-abiadura eta erreflexuak garatzen dira, ikasleei beste kirol batzuetan gutxiago eskatzen diren gaitasun fisikoak emanez.

 

 

Irristaketa

Eskubaloia

Dirigido a
LH 1-2 eta LH 3-4
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Eskubaloia gorputza, hankak eta besoak indartzen laguntzen duen kirola da.

Indarraz gain, bizkortasuna eta koordinazioa ere lantzen dira.

Talde-joko guztiek bezala, talde-lana eta parte-hartzaileen arteko komunikazioa sustatzen ditu.

 

 

Eskubaloia

Xake

Dirigido a
LH eta DBH
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Xakeak memoria, sintesi-gaitasuna eta arazoen ebazpena hobetzen laguntzen du.

Irakurtzeko gaitasuna eta kontzentrazioa areagotzen ditu.

Hala nahi duten haurrek hainbat elkartek antolatzen dituzten txapelketetan parte har dezakete.

Martxoan, Ikastolak Jose Luis Gorostidi Oroigarria”nazioarteko txapelketa  antolatzen du adin guztietako parte-hartzaileekin.

 

Xake